Udaleko lanpostu zerrendaren aldaketa, astearteko udalbatzarreko gaien artean

Iraia Oteiza

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute asteartean udal hautetsiek. 19:00etan hasiko dute udal bilkura, udaletxeko batzar aretoan.

Otsaileko ohiko udalbatzarra asteartean, otsailak 4, egingo dute udal hautetsiek, ohi bezala, 19:00etan hasita. Besteak beste, Azpeitiko Udaleko lanpostu zerrenda landuko dute.

Hona hemen astearteko udalbatzarreko gai zerrenda:

  1. Udalbatzak 2025eko urtarrilaren 14an egindako akta onartzea.
  2. Udalaren lanpostu zerrenda aldatzea.
  3. Azpeitiko Udaleko Udaltzaingoaren zerbitzuko agente plaza bat betetzeko hautaketa prozedura Zumaiako Udalaren gain uztea, kudeaketa gomendio bidez.
  4. Nuarbe auzoko 15 zenbakiaren azpian dagoen 123 metro koadroko lokala Nuarbeko Ibai Eder auzo elkarteari uztea.
  5. Alkatetzak 2024ko abenduan emandako ebazpenen berri ematea.
  6. Galdera eta erreguak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide