Sañu Bizirik taldeak antolatuta, Vidas irrenovables dokumentala ikusi ahal izan zen ostegunean Soreasu antzokian. Lehenik, ikus-entzunezkoa eman zuten, eta hura ikusi ostean, haren zuzendari Francisco Vaquerorekin solasaldia izan zuten bertaratu zirenek. Zera planteatzen du dokumentalak: erregai fosiletan oinarritutako energia berriztagarriekin ordezkatzeko ezarri den premia ekosistema ugari suntsitzen ari dela. Ikus-entzunezkoan, landa eremuetan eraiki dituzten azpiegitura berriztagarriek eragindako 47 pertsonari eman die zuzendariak hitza. Dozenaka lagun bertaratu ziren osteguneko emanaldi-solasaldira.
Gukak aste honetan egin dio Vaquerori elkarrizketa, eta hemen irakur daiteke.