Otsailaren 4an izango da Santa Ageda bezpera, baina egun hori baino lehen heldu diote kanturako tradizioari Azpeitia eta Zestoa arteko Lasao auzoan. Makilak eskuan eta baserritar jantziak soinean, baserriz baserri eta etxez etxe aritu dira hainbat auzotar santa eskean. Trikiti doinuek lagunduta, kopla kantari aritu dira, eta giro ederra sortu da.