La Inquisicion taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Sanagustinen

Julene Frantzesena 2025ko ots. 4a, 08:00

La Inquisicion taldeko kideak.

Bartzelonako punk talde beteranoak Mundo invisible azken lana zuzenean aurkeztuko du, 22:00etan hasita. Talde horren aurretik, baina, Arena 6 eta Streewise izango dira Sanagustin kulturguneko agertokian.

Bartzelonako La Inquisicion taldeak Azpeitian egingo du geldialdia asteburuan. Punk talde beteranoak Mundo invisible azken lana zuzenean aurkeztuko du, 22:00etan hasita.

Talde horren aurretik, baina, Arena 6 eta Streewise taldeak izango dira Sanagustin kulturguneko agertokian. Kontzerturako sarrerak hamabost eurotan eskura daitezke Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide