Aiora Urbietak 'Geure gorputzean eta etxean burujabe' liburua aurkeztuko du etzi

Julene Frantzesena 2025ko ots. 3a, 08:42

Aiora Urbieta. (Utzitakoa)

Emakumeen Txokoan izango da hitzordua, 18:30ean hasita, eta zestoarrak liburuan jaso dituen errezetak-eta izango ditu hizpide. Urtaro bakoitzean inguruan diren baliabideak modu egokian aprobetxatuta egin daitezkeen errezetak proposatu ditu Urbietak lanean. 

Aiora Urbietak Geure gorputzean eta etxean burujabe liburuaren aurkezpena eskainiko du asteazkenean. Emakumeen Txokoan izango da hitzordua, 18:30ean hasita, eta zestoarrak liburuan jaso dituen errezetak-eta izango ditu hizpide. Hain zuzen ere, liburua errezeta bilduma bat da, lau urtarotan banatutakoa. Zehazki, urtaro bakoitzean inguruan diren baliabideak modu egokian aprobetxatuta egin daitezkeen errezetak proposatu ditu Urbietak.

Urtaro bakoitzean lau atal bereizi ditu. Etxea goxatzeko atalean, esaterako, kandelak, intsentsuak... etxea girotzeko errezetak jaso ditu. Geure gorputzean atalean, berriz, gorputzaren oinarrizko zaintzarako sendabelarrakin-eta egindako prestaketak, xaboiak, hidratatzaileak eta abar. Garbiketa atalean, garbiketako produktuak prestatzeko errezetak jaso ditu, eta Sukaldean atalean, denetarik sartu du, hala nola konbertsak, hartzidurak, xarabeak eta abar.

Urbietak iazko abenduko Durangoko Azokan aurkeztu zuen lana, eta hango aurkezpenaren atarian elkarrizketa egin zion Gukak. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide