Defentsa Komunitaterako dirua biltzeko Elkartasun Jaialdia izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2025ko ots. 4a, 08:30

Hainbat lagun Gaztetxean.

Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta besteak beste, bazkaria, kontzertuak eta DJ emanaldiak izango dira. Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitatearen erresistentzia kutxarako bilduko dute dirua. Jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitatearen erresistentzia kutxarako dirua biltzeko Elkartasun Jaialdia izango da zapatuan Azpeitian. Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta besteak beste, bazkaria, kontzertuak eta DJ emanaldiak izango dira.

12:00etarako jarri dute hitzordua Berdura Plazan, Efemerideak: Azpeitiko Gaztetxea solasaldiari ekiteko. 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute han bertan, eta 17:00etan kontzertu akustikoa izango da. Gero, Gaztetxeak jarraituko du jaialdiak; 19:00etan hasita, Estutu, Aurrez aurre eta Jipoituak taldeen kontzertuak eta Murxi, Traka&Matraka eta 3Re DJen emanaldiak izango dira.

Dagoeneko eskura daitezke jaialdirako sarrerak Azpeitiko Haginpe eta Beasaingo Xuber Pub tabernetan. Bazkarirako, kontzertuetarako eta DJen emanaldietarako sarrera hamahiru euro ordaindu beharko dira, eta bazkarirako eta DJen emanaldietarako sarrerak, berriz, bost euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide