Anari eta Zatibi proiektua larunbatean, eta Iban Urizar Amoranteren eta Adriano Galanteren Ante igandean. Musikaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek asteburuan.
Larunbat gauean, Sanagustin kulturguneko agertokian izan zen Anari abeslari azkoitiarra bere taldearekin, eta herritar hainbat izan zen haien melodiez gozatzen. Haren atzetik aurkeztu zuen Mikel Iraeta azkoitiarrak Zatibi proiektua.
Igandean, berriz, Ante taldea izan zen Sanagustinen. Iban Urizar Amorante musikari elgoibartarraren eta Adriano Galante musikari kataluniarraren proiektua da Ante. Dinamoa sormen gunean egindako egonaldiaren emaitza aurkeztu zuten bi artistek jendaurrean.
Asteburuko emanaldietako argazkiak Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke.