Kostaldean ibilaldia egingo du Baigerak hilaren 22an

Julene Frantzesena 2025ko ots. 5a, 08:00

Getaria eta Zarautz arteko pasealekua.

Getaria eta Zarautz artean ibilaldia egingo dute. Hitzordurako izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko.

Getaria eta Zarautz artean ibilaldia egingo dute Baigerako kideek hilaren 22an, larunbatez. Hitzordurako izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko –hilaren 19ra arte egongo da horretarako aukera–, eta parte hartu nahi dutenek Baigeraren bulegoan eman beharko du izena, hamabost euro ordainduta.

Hilaren 22an 08:30ean aterako da autobusa San Martin egoitzaren aurretik Getariara. Hara iristean, partaideak Zarautzera joango dira oinez, Iñurritza ingurua bisitatuta, Udaberri tabernan egingo dute hamaiketakoa. Sabela bete ostean, Azpeitira itzuliko dira autobusean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide