Ikasleak ikastetxeetatik kalera, santa eskera

Maialen Etxaniz

Kopla kantari ibili dira Ikasberriko, Iraurgiko, Urolako eta Karmelo Etxegaraiko ikasleak herriko hainbat txokotan barrena, eta eskoletako jolastokiak ere alaitu dituzte bertsoz, koplaz eta makilak astinduz.

Santa Ageda bezpera da gaur, otsailak 4, eta usadioari jarraiki, santa eskera atera dira Azpeitiko ikastetxeetako ikasleak. Gaurkoan ere gogotik astindu dituzte makilak Iraurgi ikastetxeko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Urolako ikasleek. 

Kopla kantari ibili dira herriko hainbat txokotan barrena, eta eskoletako jolastokiak ere alaitu dituzte bertsoz, koplaz eta makilak astinduz. Besteak beste, azokan, Azoka Plazan, tabernetan, Antxieta etxean eta San Martin egoitzan ibili dira ikastetxeetako ikasleak, zapiak soinean eta makilak eskuan. 

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide