Joan zen asteburuan, iraupen eskiko Espainiako Esprint Txapelketa eta Espainiako distantzia luzeko modalitateko lasterketak jokatu zituzten Vaqueira-Bereten (Katalunia), eta esprint modalitate librean lehiatu zen Hodei Juaristi eskiatzaile azpeitiarra. Lehiatu ez ezik, emaitza bikainekin borobildu zuen jardunaldia, 20 urtez azpikoetan txapeldun amaitu baitzuen podiumean. Horrenbestez, iraupen eskiko Espainiako Esprint Txapelketa irabazi zuen Juaristik. Tolosako (Gipuzkoa) Alpino Uzturre taldearekin lehiatzen da gazte azpeitiarra.
Iaz, hirugarren postua eskuratu zuen Baqueira Bereten jokatutako iraupen eskiko Espainiako txapelketen barruko taldekako esprint lasterketan.