Iruzurrak eta lapurretak nola ekidin erakusteko hitzaldia eskainiko du Adinkidek hilaren 11n

Maialen Etxaniz 2025ko ots. 7a, 12:55

Bereziki adineko pertsonei zuzendutako hitzaldia izango da, baina interesa duen edonor bertara daiteke. Basazabal jauregian eskainiko dute solasaldia, 17:00etan hasita. 

Adinkide fundazioak Nola ekidin lapurretak eta iruzurrak izeneko hitzaldia antolatu du otsailaren 11rako. Hitzaldia, irekia izango da, baina bereziki adineko pertsonei zuzendua dago. 

Bertaratzen direnek "bankuan norberaren nortasuna usurpatzea zer den eta horren aurrean zer egin daitekeen" ikasteko aukera izango dute, baita online erosketa seguruak egiten, dirua modu seguruan ateratzen edota adineko pertsona bati iruzur egiten ari diren identifikatzen ere. 

Hitzaldiaren helburua "bikoitza" dela adierazi dute Adinkideko ordezkariek: "Batetik, adineko pertsonei informazio zuzen eta zehatza eskaintzea, aitzinean aipatutako kasu horien guztien inguruan, eta, bestetik, bakardade ez aukeratua jasaten duten adineko pertsonei konpainia, elkarrenganako afektua eta adiskidetasuna eskaintzeko bide bat eskaintzea, modu horretan haien osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko". 

Hitzaldia 17:00etan hasiko da, eta Basazabal jauregian izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide