47 urteko gizon batek bere ama labankadaz larri zauritu zuen atzo Irunen (Gipuzkoa), eta zauri horien ondorioz goizaldean hil da emakumea, ospitalean.
Hilketa hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako Azpeitian Urola Erdiko Itaiak. Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu gaitezen! leloarekin egingo dute protesta, 19:00etan, plazan.