Atzo eguerdi partean hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatu da Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitatearen erresistentzia kutxarako dirua biltzeko Elkartasun Jaialdia, eta asko izan dira parte hartu duten herritarrak, azpeitiarrak batzuk, eta inguruko herrietatik eta eskualdeetatik bertaratutakoak besteak.
Efemerideak: Azpeitiko Gaztetxea izenburupean, Azpeitiko Gaztetxea lortu arteko borroka eta ordutik honako gorabeherak gogora ekarriz ekin zioten egitarauari, Azoka Plazan, eta jarraian, han bertan egin zuten bazkaria ere. Bazkalosteko aurreneko minutuak musika akustikoz girotu zituzten, baina, gero, Gaztetxean jarraitu zuen festak, beste mota bateko musikak lagunduta.
19:00etan hasita, Estutu, Aurrez aurre eta Jipoituak igo ziren oholtzara kontzertu bana ematera; eta haien ostean eta Gaztetxea itxi bitartean, Murxi, Traka&Matraka eta 3Re DJak arduratu ziren musika jartzeaz.