Euskal Herriko punk-rockaren erreferente nagusietako bi izango dira ostiralean Sanagustingo agertokian: Unidad Alavesa eta Kaleko Urdangak. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak salgai daude oraindik ere; Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke, hamaika eurotan.