Jokin Maiz eta Josu Zelaia, Gipuzkoako txapeldun

Andoni Elduaien 2025ko ots. 10a, 12:20

Jokin Maiz, podiumean.

Xeye atletismo taldeko bi korrikalariek Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten atzo, igandea, Donostiako belodromoan. Maizek 800 metroko proba irabazi zuen, eta Zelaiak, 200 metrokoa. Taldekide ugarik parte hartu dute proba desberdinetan.

Xeye atletismo taldeko Jokin Maizek eta Josu Zelaiak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten atzo, igandea, Donostiako belodromoan. 18 eta 20 urtez azpikoen lasterketak jokatu zituzten zapatuan eta igandean, eta bi korrikalari azpeitiarrak 20 urtez azpikoen proban nagusitu ziren; Maizek 800 metroko txapelketa irabazi zuen, eta Zelaiak, 200 metrokoa.

00.01.59 denbora egin zuen Maizek, orain arte 800 metroko lasterketan inoiz egin duen denborarik onena da hori. Aldiz, Zelaiak 00.22.62 denbora egin zuen, jokoan den denboraldi honetako denborarik onena eginez.

Dena den, taldekide ugarik parte hartu dute asteburuan Donostian jokatutako probetan. Bingen Aranbarrik 1.500 metroko lasterketan parte hartu zuen, eta hura hirugarren sailkatu zen (00.04.06). Unax Artetxek, berriz, 16 urtez azpikoen 1.000 metroko proban korritu zuen, eta hura bederatzigarren sailkatu zen (00.03.13). Ibai Maiz, berriz, 800 metroko lasterketan aritu zen.

Parte hartze libreko 1.00 metroko probetan aritu ziren Ane Bosch eta Ane Arregi. Boschek irabazi egin zuen proba (00.03.11), eta Arregik bosgarren postua eskuratu zuen (00.03.22).

Zelaia, podiumeko lehen koskan.

Naiara Tena, Espainiakoan

Bestalde, Naiara Tenak Espainiako txapelketan parte hartu zuen herenegun, zapatua. Sabadellen (Katalunia) jokatu zuten txapelketa, eta hark hamabosgarren postuan amaitu zuen 800 metroko lasterketako finalerdia, 00.02.17 denbora eginda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide