Gaur eguerdian bi autoren arteko istripua izan da Azpeitia eta Urrestilla artean, Biele enpresaren parean. Ertzaintzak Gukari esan dionaren arabera, 14:15ean jaso dute abisua eta berehala bertaratu dira udaltzainak, ertzainak, suhitzaileak eta baita anbulantzia ere. Lagun bat zauritu da ezbeharrean, eta istripuaren tokian artatu eta gero, Donostiako ospitalera eraman dute. Haren osasun egoera zein den ez du zehaztu Ertzaintzak.
Istripua izan duten autoek erretiratu bitartean, Ertzaintza txandakako paso ematen jardun da, baina garabiak ibilgailuak eraman dituenez, dagoeneko erabat zabalik dago errepidea.