Azpeitiko KZguneak eman du martxoan eskainiko dituen ikastaroen berri. Hamar izango dira euskaraz, eta horiek guztiak aurrez aurreko saioetan emango dituzte, gainera, Enparan dorretxeko egoitzan.
Hau da datorren martxoan Enparango KZgunean datorren hilean egin ahal izango diren euskarazko ikastaroen zerrenda:
- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
- Aurrez aurrekoa.
- Sei ordu.
- Martxoaren 5etik 7ra, 18:00etatik 20:00etara.
- BakQ ziurtagiria
- Aurrez aurrekoa.
- Bi ordu.
- Martxoaren 31n, 11:00etatik 13:00etara.
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
- Aurrez aurrekoa.
- Hamalau ordu.
- Martxoaren 11tik 20ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Mekanografia. Ikasi hutsetik
- Aurrez aurrekoa.
- Hamar ordu.
- Martxoaren 24tik 28ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Androiden mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza
- Aurrez aurrekoa.
- Lau ordu.
- Martxoaren 25ean eta 26an, 18:00etatik 20:00etara.
- Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak
- Aurrez aurrekoa.
- Sei ordu.
- Martxoaren 5etik 7ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak
- Aurrez aurrekoa.
- Bi ordu.
- Martxoaren 21ean, 18:00etatik 20:00etara.
- Ofimatika tresnak - LibreOffice
- Aurrez aurrekoa.
- Hogei ordu.
- Martxoaren 10etik 21era, 11:00etatik 13:00etara.
- Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
- Aurrez aurrekoa.
- Zortzi ordu.
- Martxoaren 10etik 31ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Erosketa eta ordainketa seguruak Interneten
- Aurrez aurrekoa.
- Lau ordu.
- Martxoaren 27an eta 28an, 18:00etatik 20:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.