Punk doinuek hartu dute Sanagustin kulturgunea

Julene Frantzesena

La Inquisicion taldea Sanagustingo agertokian. (Kulturaz)

Ostiralean La Inquisicion, Arena 6 eta Streewise taldeak izan ziren kulturguneko agertokian. Punk zaleek gogotik gozatu zuten emanaldiez.

Punk doinuak izan ziren ostiralean nagusi Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Bartzelonako La Inquisicion punk talde beteranoa izan zen agertokian, Mundo invisible lana zuzenean jendaurrean aurkezten. Haren aurretik Arena 6 eta Streewise taldeek eskaini zituzten kontzertuak. Punk zaleek gogotik gozatu zuten emanaldiez.

Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daiteke ostiraleko kontzertuetako argazkiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide