Baigera jubilatuen elkarteak Espainiako Cuenca eta Toledo inguruak bisitatzeko sei eguneko irteera antolatu du datorren martxoaren 17tik 22ra.
Bidaia hori egiteko tokiak osatuta zituzten, baina izena emanda zuten batzuek azken orduan atzera egin ondoren, toki batzuk libre gelditu direla jakinarazi du jubilatuen elkarteak, eta izena eman daiteke berriro irteera horretarako.
Halcon Bidaiak agentziarekin antolatu dute irteera, eta hara jo dezakete jubilatuekin Toledora eta Cuencara joan nahi dutenek.