Matxura handi bat tarteko, argindarrik gabe daude Santutxo auzoko eta Olazko Andre Mariaren plazako bizilagunak. Goizaldetik daude egoera horretan, eta Udaltzaingoak Gukari jakinarazi dionez, Iberdrola elektrizitate konpainia ari da matxura konpondu nahian.
Herriko gune horietan ez ezik, beste hainbat eremutan ere izan dira argindar mozketak goizaldean eta goiz partean. Izan ere, Iberdrolak jakinarazi duenez, zortzi linea erori dira. Horietatik sei berreskuratu dituztela adierazi du argindar konpainiak, sorgailuak jarrita, eta beste bi lineak konpontzen egunean zehar saiatuko direla jakinarazi dute.