Sakeleko telefonoari buruzko oinarrizko ikastaroa egin dute hainbat lagunek

Julene Frantzesena 2025ko ots. 13a, 08:00

Hainbat lagun sakeleko telefonoei buruzko ikastaroan. (Baigera)

Sakeleko telefonoa erabiltzen ikasteko ikastaroa 25 lagunek egin dute. Baigera jubilatuen elkarteak eta KZ Guneak antolatuta gauzatu dute ikastaroa.

Baigera jubilatuen elkarteak eta KZ Guneak elkarlanean antolatuta, sakeleko telefonoarekin trebatzeko ikastaroa egin berri dute 25 lagunek. Zazpi egunetan hamalau orduko ikastaroa egin dute horiek, bi taldetan banatuta. Baigerako kideek azaldu dutenez, parte hartzaileei gustatu zaie ikastaroa eta berriz antolatzea aztertzen ari dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide