Matxura handi bat izan da goizaldean, eta argindarrik gabe gelditu dira Santutxo auzoko eta Olazko Andre Mariaren plazako bizilagunak. Santutxon berreskuratu dute argindarra eguerdi alderako, baina Olazko Andre Mariaren plazako bizilagunek eta negozioek argindarrik gabe jarraitzen dute.
Herriko gune horietan ez ezik, beste hainbat eremutan ere izan dira argindar mozketak goizaldean eta eguerdi partean. Iberdrola ari da matxura konpontzeko lanetan. Argindar konpainiak jakinarazi duenez, zortzi linea erori dira. Horietatik sei berreskuratu dituzte eguerdi alderako, sorgailuak jarrita, eta baina beste bi lineak konpontzeko lanean ari direla jakinarazi dute.