Ekain pailazoak 'Arlote bat' ikuskizuna eskainiko du igandean

Julene Frantzesena

Ekain pailazoa emanaldi batean.

Igandean izango da emanaldia, 17:00etan hasita, Soreasu antzokian. Oraindik ere eskura daitezke emanaldirako sarrerak. Saioan umorea, malabareak eta jolasak uztartuko ditu artista azpeitiarrak.

Ekain Ibarguren pailazoak Arlote bat ikuskizuna eskainiko du igandean, Soreasu antzokian, 17:00etan hasita. 5 urtetik gorako umeei zuzendutako saioan umorea, malabareak eta jolasak uztartuko ditu artista azpeitiarrak. Oraindik ere eskura daitezke emanaldirako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean, zazpi eurotan.

Joan zen abenduan aurkeztu zuen Ekain pailazoak Arlote bat ikuskizuna jendaurrean. Zestoan egin zuen lehen emanaldi hura, hainbat haurren aurrean. Honako lotura honetan ikus eta irakur daiteke estreinaldiaren atarian Ibargureni Gukak egindako elkarrizketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide