Sortzetiko kardiopatiaren sentsibilizazioan eragiteko Azoka Plaza argi gorriz argiztatu dute

Nerea Uranga 2025ko ots. 14a, 22:47

Azpeitiko Azoka Plaza gorriz argiztatuta gaur arratsaldean. (Nerea Uranga)

Otsailaren 14a Sortzetiko Kardiopaten Nazioarteko Eguna da, eta Bihotzez elkartearekin bat eginez, Azoka Plaza gorriz argiztatu du Azpeitiko Udalak.

Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna izaten da otsailaren 14a, eta Azpeitiko Udalak, Bihotzez elkartearekin bat eginez, Azoka Plaza gorriz argiztatu du gaur arratsaldean.

Udalak azaladu duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 175 haur inguru jaiotzen dira urtean sortzetiko kardiopatiarekin, eta horiei laguntzeko elkartea da Bihotzez. Sortzetiko kardiopatiaren intzidentzia handia izan arren, oraindik ere ezezaguna da gaia, eta Azoka Plaza gorriz argiztatuta, sentsibilizazioa sustatzen lagundu nahi izan du udalak.

Bihotzez elkarteak adierazi duenez, sortzetiko kardiopatiak ez dira bihotzeko arazoak bakarrik, eragin handia izan dezakete haurren eta haien familien bizitzako eremu ugaritan, hala nola maila emozionalean, hezkuntzan, familian edota garapen neurologikoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide