Asteburuan karnabaletan murgiltzen hasiko da herria, eta igandean, emanaldi berezia izango da Sanagustin kulturgunean (12:30). Udal Musika Bandako, Julian Barrenetxea abesbatzako eta Juan Antxieta musika eskolako kideek karnabaletako abestiak eskainiko dituzte, Unai Frantsesena bandaren zuzendariaren gidaritzapean.
Gainera, ohiko legez, aurreko urteko karnabaletako irudiak ikusi ahal izango dira kontzertuak irauten duen bitartean pantaila handian. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen, Azpeitia Gukaren nahiz beste hainbat herritarren irudiak emango dituzte.
Honako hau izango da kontzertuko errepertorioa:
- Hungariar kanta
- Kaldereroen konpartsa
- Kaldereroen koruak II eta III
- Konpontzailea
- Mazurka
- Trapu zaharrak
- Sasikoipetsu
- Goiz eresia
- Lolita
- Sarralle buru haundi
- Bihotz eritua
- Iriyarena
- Pello Bixente
- Gora karnabalak, miamol!