Bost lagun identifikatu dituzte Azpeitian, kobrea lapurtu dutelakoan

Ane Olaizola 2025ko ots. 17a, 11:04

Kobrea. (Pixabay)

Ibilgailu batetik 200 kilo kable atzeman ditu Ertzaintzak goizaldean. Lapurreta batekin lotura dutelakoan, bost pertsona identifikatu ditu.

Ertzaintzak bost pertsona identifikatu ditu goizaldean Azpeitian, kobrea ostu dutelakoan. Iturri horren arabera, 02:30 aldean jazo da gertaera GI-631 errepidean, "ikerketa baten ondorioz" ertzainek auto baten barruan kobrezko 200 kilo kable atzeman dituztenean.

Lapurreta batekin zerikusia zutelakoan, bost pertsona identifikatu dituzte poliziek, baina ez dute inor atxilotu. Dena den, ikerketak zabalik jarraitzen duela jakinarazi du hark.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide