Ordiziako mendi lasterketa irabazi du Ibai Angulok

Julene Frantzesena 2025ko ots. 17a, 15:12

Ibai Angulo –erdian– atzo helmugan. (Utzitakoa)

Hamalau kilometroko proban azpeitiarra izan zen helmugaratzen aurrena; ordubete, lau minutu eta 35 segundo behar izan zituen 600 metroko maldadun lasterketa egiteko.

Ordiziako mendi lasterketa irabazi zuen atzo, igandez, Ibai Angulok. Hamalau kilometroko proban azpeitiarra izan zen helmugaratzen aurrena; ordubete, lau minutu eta 35 segundo behar izan zituen 600 metroko maldadun proba egiteko. Bigarrenari, Xabat Elortza oriotarrari, bi segundoko aldea atera zion Angulok. Hirugarren, berriz, Samuel Vega ordiziarra izan zen (01:05:01).

Txindoki atletismo taldeak antolatutako proba Goierri Trail Kopako bigarren lasterketa puntuagarria izan zen, eta Angulo sprint modalitateko sailkapenean hirugarren postuan da gaur-gaurkoz, ehun puntu batuta. Haren aurretik dira Mattin Odriozola (184 puntu) eta Amets Uzkudun (128 puntu).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide