Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da datorren asteartean, otsailaren 25ean. Pello Añorgak eskainiko du saioa, Udal Liburutegian, 17:30ean hasita.
Hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute honako lotura honetan, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita.