Inkesta bidez, herritarren iritzia jasoko du udalak

Julene Frantzesena 2025ko ots. 18a, 11:02

Erakundeak adierazi duenez, herritarren kezkak, zalantzak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi du. 400 laguni deituko diete Aztikerreko kideek datozen asteetan.

Azpeitiko Udalaren eskariz, Aztiker enpresa herritarren artean telefono bidezko inkestak egiten ari da. Erakundeak adierazi duenez, herritarren kezkak, zalantzak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi du etorkizuneko erabakietan horiek kontuan hartzeko. Horrenbestez, 400 laguni deituko diete Aztikerreko kideek.

Besteak beste, udalaren kudeaketaz gain, gai jakin batzuez, ordezkari politikoez eta datozen urteetarako proiektuez duten iritzia eskatuko diete herritarrei. Dagoeneko hasi dira deiak egiten Aztikerreko kideak, eta bizpahiru aste beharko dituzte inkesta guztiak egiteko. 

Udal ordezkariek galderei erantzuteko tartetxoa hartzeko eskatu diete herritarrei. "Deia jasoz gero, asko eskertuko genuke erantzuteko tartetxo bat hartzea; ez dira inkesta luzeak izango, eta jasotako informazioa oso baliagarria izango zaigu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide