Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko ohiko batzarra egingo du martxoaren 12an, asteazkenez. Basazabal jauregian egingo dute bilkura, 16:30ean hasita, eta hainbat gai landuko dituzte.
Besteak beste, 2024ko ekintzen eta kontuen errepasoa egingo dute, eta hizpide izango dituzte 2025erako helburuak eta proposamenak. Halaber, zuzendaritza batzordea berritzeaz ere ariko dira. Bilkura bukatzean, mokaduaz gozatu ahal izango dute hara joaten diren herritarrek.
Honako hau izango da batzarreko gai zerrenda:
1.- Sarrera
2.- 2024ko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
3.- 2024ko ekintzen oroitza.
4.- 2024ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2025eko aurrekontuaren azalpena.
5.- Baigera elkartearen gaur egungo egoera.
6.- Zuzendaritza batzordearen berritzea.
7.- 2025ko helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
7.1.- 2025ko ekintzen prezioak.
7.2.- Bazkide kuota.
8.- Galderak-erantzunak.