Izarraitzen azpialdean mendi irteera egingo du Lagun Onakek igandean

Nerea Uranga 2025ko ots. 19a, 08:00

Izarraitz azpialdean mendizaleak. (Lagun Onak MB)

Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako irteera da iganderako antolatu dutena. 7-8 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute. Aurrez ez da izena eman beharko.

Etxe ondoan egiteko mendi irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako. Hain zuzen ere, 09:00etan herriko plazatik irtenda, Izarraitz azpialdean egingo dute ibilaldia. 7-8 kilometro inguruko ibilbidea dela zehaztu dute mendizaleek, hiruzpalau ordutan egiteko modukoa.

Irteeran haurrek, gazteek eta helduen parte hartu dezakete, eta aldez aurretik izena eman beharrik ez dago. Lagun Onak MBk herritarrak animatu ditu irteeran parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide