Euskal abertzaletasunaren historian adierazgarriak izan diren bost lagun ezagutarazteko helburuarekin Abertzaleak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du Naziogintza Taldeak. Zikloa bost saiok osatzen dute, eta horietatik hirugarrena izan zen atzo, Basazabal jauregian. Saio horretan Eli Gallastegi Gudariz aritu zen jendaurrean hizketan Nerea Azurmendi kazetaria.
Abertzaleak hitzaldi zikloko hurrengo saioak martxoaren 19an eta apirilaren 29an izango dira: martxokoan Telesforo Monzoni buruz ariko da Pako Sudupe idazlea eta apirileko saioan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren inguruan ariko dira Karmelo Landa historialaria eta Naziogintza Taldeko kideak.
Abenduaren 18an egin zuten Abertzaleak hitzaldi zikloko lehenengo saioa, eta ordukoan, Aita Manuel Larramendiri buruz aritu zen Edurne Alegria itzultzailea. Urtarrilaren 14an, berriz, Sabin Aranari buruzko saioa izan zen, Xabier Irujo historialariaren eskutik. Atzo, berriz, Eli Gallastegi Gudari-ri buruz aritu zen Nerea Azurmendi.