Sanagustin kulturgunearen hastapenetan oihartzun handia izan zuen Aitzealdenk egitasmoa berriz ere martxan jarriko du Kulturaz kooperatibak. Ayuken Management enpresak 20 urte betetzen dituela eta, Kulturazek eta enpresa horrek elkarlanean antolatu dute sei kontzertuz osatutako egitaraua.
Bi asteburutan sei talderen emanaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek Sanagustin kulturgunean: martxoaren 15ean, larunbata, Viva Belgrado eta Naxkerren kontzertuak izango dira; apirilaren 11n, ostirala, Ezpalak eta Rodeo taldeenak; eta apirilaren 12an, zapatua, Bala eta Pinpilinpussies taldeenak.
Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira, eta bihar, ostegunez, 10:30ean jarriko dituzte emanaldi horietarako sarrerak salgai Kulturazen webgunean. Kooperatibak aurreratu duenez, apirilaren 11ko eta 12ko kontzertuetarako bonua hogei eurotan eskuratu ahal izango da.