Martxoaren 8aren harira, hainbat ekintzak antolatu ditu Itaiak datozen egunetarako Azpeitian. Antolakunde sozialistak hitzaldia eskainiko du bihar, Matxismoari eta joera erreakzionarioei aurre egiteko beharraz izenpean. Azoka Plazan elkartuko dira herritarrak 18:30ean.
Hitzaldiaren ondoren, asanblada irekiak egingo dituzte datozen egunetan; hain zuzen, larunbatean, hilaren 22an, Baigerako aretoan elkartuko dira 11:00etan, eta hurrengo zapatuan, martxoaren 1ean, bigarren asanblada egingo dute Haginpen, 10:00etan. Gainera, mural margoketa ere egingo dute orduan.
Bestalde, martxoaren 8an mobilizazioa egingo duela ere iragarri du Itaiak: herriko plazan elkartuko dira, 19:00etan.