Zabaldu dute zibersegurtasunari eta pribatutasunari buruzko ikastaroan izena emateko epea

Nerea Uranga 2025ko ots. 21a, 08:30

Haur bat pantailari begira. (Pixabay)

Guraso Eskolen eskaintzaren barruan egingo dute lau saioko ikastaroa Azpeitiko KZgunean. Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 28rako izena eman beharko da. Martxoan izango dira bina orduko lau saio.

Zibersegurtasunari eta pribatutasunari buruzko ikastaroa antolatu dute elkarlanean Azpeitiko Udalak eta KZguneak, Guraso Eskolen eskaintzaren barruan. Zortzi orduko ikastaroa izango da, eta bina orduko lau saiotan egingo dute. Saioak KZgunean izango dira, 18:00etatik 20:00etara honako egun hauetan: martxoaren 10ean, 17an, 24an eta 31n.

Ikastaro horretan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko, eta horretarako epea otsailaren 28ra artekoa da. Honako lotura honetako galdetegia beteta eman behar da izena. Doakoa da parte hartzea.

Sare sozialez eta Internetez beste ikastaro bat

Apirilerako ere Internetari lotutako beste ikastaro bat antolatu dute udalak eta KZguneak elkarlanean. Pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza izango da ikastaroaren izenburua. Bi orduko bi saio egingo dituzte. Horretarako ere izen ematea zabaldu dute, honako lotura honetan egin daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide