Bart gauen sutea izan da Izazpiko tontorretik gertu

Aitziber Arzallus 2025ko ots. 21a, 12:28

Sutea izan da bart Izazpi mendian, Ezkio eta Zumarraga artean. (Goierriko Hitza)

01:00ak aldera piztu da sua Ezkioko aldean dagoen otadian, eta hego haize zakarraren eraginez, Zumarraga eta Azpeitia aldera zabaldu da. Ordu batzuen buruan sutea mendean hartzea lortu dute suhiltzaileek, eta goizerako itzalduta zeukaten.

Bart, 01:00ak aldera, sua piztu da Izazpi mendiaren tontorretik gertu, Ezkioko aldean dagoen otadian, eta hego haize zakarraren eraginez, Zumarraga eta Azpeitia aldera zabaldu da sua. Errefortzuko suhiltzaileei deitu behar izan diete sua itzaltzera joateko, Legazpikoak, Azpeitikoekin eta Tolosakoekin batera, Hernion baitziren, atzo arratsaldean han piztutako beste sute bat itzaltzen. Ordu batzuen buruan Izazpiko sutea mendean hartzea lortu dute suhiltzaileek, eta goizerako itzalduta zeukaten. Hamabost hektarea erre dira guztira, baina inor ez da zauritu eta etxebizitzarik ere ez du kaltetu suak. Sutea zerk eragin duen argitu beharko dute orain. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide