Martxoaren 8rako prestatzen hasi da Itaia

Mailo Oiarzabal 2025ko ots. 22a, 15:53

Azoka Plazako goiko aretoa, atzo, Itaiaren hitzaldian. (Urola Erdiko Itaia)

"Ideia erreakzionarioen gorakadaren aurrean antolatzeko eta kaleak hartzeko beharraz" aritu ziren atzoko hitzaldian. Gaur asanblada irekia egin dute, eta gaur zortzi egingo dute bigarrena.

Gaur hamabost izango da aurtengo Martxoaren 8a, baina Urola Erdiko Itaia Emakumeen Nazioarteko Egunari begira lanean hasita dago. Besteak beste, hitzaldiak eta asanbladak antolatu ditu antolakunde sozialistak M8aren aurreko asteetarako Azpeitian, Azkoitian zein Zestoan, eta horietako batzuk egin dituzte asteburu honetan.

Azpeitian, dozenaka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Matxismoaren aurrean, emakume langileok lehen lerrora! da Itaiak aurten M8an plazaratuko duen leloetako bat, eta ildo beretik joan zen atzoko hitzaldia. Horrela, "ideia erreakzionarioen gorakadaren aurrean antolatzeko eta kaleak hartzeko beharraz" hitz egin duten.

Gaur goizean, berriz, Baigera I-eko aretoan asanblada irekia egin du Itaiak. Gaur zortzirako, martxoaren 1erako, beste asanblada bat deitu du Itaiak Azpeitian. Haginpe tabernan egin dute bigarren batzar horretarako hitzordua, 10:30ean; aurretik, 10:00etarako, mural margoketa iragarri dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide