Bi hitzordu antolatu dituzte aste honetarako Mendietxe museoan

Nerea Uranga 2025ko ots. 24a, 14:20

Mendietxe museoan emanaldi bat.

Bihar, asteartea, Calleja espazioan zuzenekoa eskainiko dute eta ostegunean, berriz, Jose Nietoren Antartikara bidaia ikus-entzunezkoa eta hitzaldia izango da. Bi saioetarako sarrera doan izango da.

Esklabetako Mendietxe museoan bi ikus-entzunezko izango dira aste honetan. Bihar, asteartea, Calleja espazioan zuzeneko emanaldia ikusteko aukera izango da, 15:45etik aurrera. Saio horretan, Karmelo Etxegarai ikastolako 8 eta 10 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute, eta sarrera librea izango da. Alex Txikon alpinistak eta Mendietxe museoaren sustatzaileak Gukari azaldu dionez, Jesus Calleja espainiar mendizale eta abenturazalea, espaziorako bidaiaren ondoren, Azpeitira etortzekoa da Mendietxe bisitatzera eta saio batean parte hartzera. Oraindik, ordea, zehazteko dituzte egunak.

Aste honetarako Mendietxen antolatu duten bigarren saioa ostegunean, otsailaren 27an, izango da. 19:00etan hasita. Jose Nietok Antartikarako bidaia ikus-entzunezkoa aurkeztuko du, eta bidaiaz ariko da jendaurrean. Gazteleraz izango da saio hori. Sarrera libre izango da.

Biharko emanaldia Karmelo Etxegarai ikastolarekin, Lagun Onak mendi bazkunarekin eta Sokaitz eskalada taldearekin elkarlanean antolatu dute Mendietxen. Ostegunekoa, berriz, Lagun Onak MBren eta Sokaitzen laguntzarekin.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide