Inauteriak 2025

Inauteriz jantzi dute Ekoetxea

Mailo Oiarzabal

Materialak berrerabilita, mozorroak eta osagaiak egiten eman zuten igande goiza, familiei zuzenduko ekintzan.

Berehala datozen inauterietak prestatzeko neurrirako tailerra eman zuten atzo goizean Azpeitiko Ekoetxean, familiei zuzendutako asteburuko ekintzen eskaintzaren barruan.

Parte hartzeko tokiak aspalditik beteta zirela, haurrek eta helduek material berrerabilgarriekin mozorroak edota mozorrotzeko osagarriak prestatzen eman zuten goiza. Parte hartzaileak "oso gustura" aritu zirela nabarmendu dute Ekoetxeko arduradunek.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide