Gipuzkoako armarriaz solasaldia izango da bihar

Julene Frantzesena

Gipuzkoako armarria.

Patxi Olabarriak eskainiko du solasaldia, 19:00etan hasita, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Sinboloek argitzen edo ezkutatzen dutena izango du hark hizpide. Martxoan beste bi hitzaldi izango dira, Urolakoen Nafar Zuzterrakek antolatuta: hilaren 12an Kepa Anabitarteri buruzko liburua aurkezpena, eta sorgin ehizari buruzko hitzaldia, berriz, hilaren 26an.

Urolakoen Nafar Zuzterrak (UNZ) taldeak antolatuta, Gipuzkoako armarriaz solasaldia eskainiko du bihar Patxi Olabarriak. Sinboloek argitzen edo ezkutatzen dutena izango du hark hizpide, 19:00etatik aurrera, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.

Olabarriaren hitzaldia ez da, baina, UNZek datozen asteetarako antolatu duen hitzaldi bakarra. Martxoaren 12an, esaterako, Eneko Bidegainek Kepa Anabitarteri buruz idatzi duen liburua aurkeztuko du jendaurrean; eta martxoaren 26an sorgin ehizaz ariko da solasean Asisko Urmeneta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide