Bihar egingo dute otsaileko odol ateraldia

Maialen Etxaniz 2025ko ots. 25a, 10:00

Odol ateraldi bateko artxibo irudia. (Maialen Etxaniz)

16:30etik 20:30era egingo dute odol ateraldia. Odola emateko aurrez txanda hartzea ezinbestekoa da Gotatanta.eus webgunearen bidez edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

"Odol erreserba txikia" dagoela iragarri du Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak otsaileko odol ateraldiaren bezperan. Bihar, asteazkenez, egingo dute hileroko odol ateraldia Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean. Ohi bezala, 16:30etik 20:30era egingo dituzte ateraldiak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoek. 

Odola eman nahi dutenek aurrez txanda hartu beharko dute ezinbestean. Horretarako bi aukera daude: Gotatanta.eus webgunearen bidez edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide