Jubilatuek Ibañarrieta eta Oikia inguruetan txangoa egingo dute martxoaren 22an

Julene Frantzesena 2025ko ots. 26a, 08:00

Ibañarrieta auzoa.

Herritarrek martxoaren 19ra bitartean eman ahal izango dute irteerarako izena. Txangoaren egunean bi auzoak bisitatu eta hamaiketakoa egingo dute.

Zestoako Ibañarrieta eta Zumaiako Oikia auzoetan barrena txangoa antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Martxoaren 22an, larunbatez, egingo dute irteera, eta herritarrek dagoeneko eman dezakete izena; martxoaren 19a izango da horretarako azken eguna.

Irteeraren egunean 08:30ean aterako da autobusa San Martin egoitzaren paretik. Gero txangoa egingo dute, eta hamaiketakoa egingo dute Muinosoro jatetxean. Hamabost euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzen dutenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide