Arte eta diseinu ikastegian zeramika tailerra antolatu dute martxorako

Nerea Uranga 2025ko ots. 26a, 09:22

Pertsona bat zeramika lantzen.

Martxoko lau larunbatetan izango dira saioak, eta parte hartu nahi dutenentzako izen ematea zabaldu dute.

Arte eta diseinu ikastegiak (ADI) zeramika tailerra antolatu du datorren hileko lau larunbatetarako. Arte eta diseinu eskolan bertan izango dira saioak, martxoaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 11:00etatik 13:00etara.

Dagoeneko zeramika tailerrean izena emateko epea zabaldu dute; izena lau egunetarako edota bitarako eman daiteke. Izena emateko arte eta diseinu eskolara joan beharko da, artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzi edota 688 75 18 87 telefono zenbakira deitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide