Inauteriak 2025

Karnabaletan aldaketak izango dira autobusen geltokietan

Julene Frantzesena

Enparan Gain ingurua.

Igandean, astelehenean eta asteartean izango dira aldaketak, 16:30etik 18:30era bitartean. Autobusak ez dira geldituko anbulatorio aurrean eta Julian Elorzako nahiz Trenaren Museoko geltokiak Enparan Gainera lekualdatuko dituzte.

Karnabaletan aldaketak izango dira autobusen geltokietan. Hain zuzen ere, igandean, astelehenean eta asteartean izango dira aldaketa horiek, 16:30etik 18:30era bitartean.

Batetik, anbulatorio aurreko geltokian ez dute geldialdirik egingo autobusek ordu tarte horretan. Bestetik, Julian Elorza kaleko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren aurreko geltokiak ere ez dira erabilgarri izango; autobusak Enparan Gain inguruan geratuko dira, errepidearen alde bietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide