Martxoaren 15ean izango da Gaztetxeko Bertsio Gaua

Mailo Oiarzabal 2025ko ots. 27a, 11:57

2023ko Bertsio Gauaren une bat. (Azpeitiko Gaztetxea)

Aurtengoa antolatzeko lehen bilera gaur zortzi egingo dute, martxoaren 6an, 18:30ean, Gaztetxean bertan.

Azpeitiko Gaztetxearen 2025eko Bertsio Gauak badu data: martxoaren 15ean egingo dute, zapatuarekin.

Urteroko hitzordua prestatzeko batzar orokorra, berriz, datorren astean egingo dute, karnabalak pasatu ondoren. Gaur zortzi egingo dute, hain zuzen, Bertsio Gaua antolatzeko lehen bilera nagusi hori. Martxoaren 6an, osteguna, 18:30ean hasita egingo dute batzarra, Gaztetxean bertan.

Ohi dutenez, Bertsio Gauean parte hartzeko asmoa duten guztiak daude bilerara deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide