Gipuzkoako armarriaz azalpenak eman ditu Patxi Olabarriak

Julene Frantzesena 2025eko otsailaren 27a

Hainbat lagun atzo, Patxi Olabarriaren solasaldia entzuten. (Urolakoen Nafar Zuzterrak)

Patxi Olabarriak armarriak eta sinboloak izan zituen atzo hizpide, dozenatik gora lagunen aurrean. Beste bi hitzordu izango dira datozen asteetan: hilaren 12an Kepa Anabitarteri buruzko liburua aurkeztuko du Eneko Bidegainek eta martxoaren 26an sorgin ehizaz ariko da Asisko Urmeneta.

Gipuzkoako armarriaz-eta hainbat azalpen eman zituen atzo, asteazkenez, Patxi Olabarriak. Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, Gipuzkoako armarria-Sinboloak: argitu edo ezkutatzen dutena izenburupean aritu zen antzuolarra solasean, dozenatik gora lagunen aurrean.

Olabarriaren hitzaldiaren ondotik, beste bi hitzordu prest ditu Urolakoen Nafar Zuzterrakek: martxoaren 12an, Eneko Bidegainek Kepa Anabitarteri buruz idatzi duen liburua aurkeztuko du jendaurrean; eta martxoaren 26an sorgin ehizaz ariko da solasean Asisko Urmeneta. Bi hitzordu horiek ere Azoka Plazako lehen solairuko aretoan izango dira, 19:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide