Inauteriak 2025

Azpeitia Gukak 'photocall'-a jarriko du Jai Karnabalean plazan

Erredakzioa 2025ko ots. 28a, 08:09

Hainbat lagun iazko 'photocall'-ean. (Azpeitia Guka)

Kioskoaren atzeko aldean jarriko du Azpeitia Gukak argazkiak ateratzeko gunea. 12:30etik 14:30era izango dute herritarrek han argazkiak ateratzeko aukera.

Aurten ere, Azpeitia Gukak photocall-a jarriko du Jai Karnabal eguerdian plazan, kioskoaren atzeko aldean. 12:30etik 14:30era izango dute herritarrek argazkiak ateratzeko aukera.

Herritarrek festa giroko apaingarriz eta osagarriz hornituta atera ahal izango dituzte argazkiak gune horretan. Gukako kazetariak arduratuko dira argazkiak ateratzeaz, eta astelehenean ikusi ahal izango dira horiek webgune honetan.

Animatu eta atera karnabaletako argazki dibertigarriak Gukaren photocallean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide