Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren atarian emakumeei zuzendutako entrenamendu saioetan azkena egingo dute datorren asteburuan. Egun aproposa aukeratu dute horretarako; izan ere, martxoaren 8an, larunbatez, Oihana Azkorbebeitia lagun dutela egingo dute entrenamendua.
Parte hartzaileek datorren ostegunera arte izango dute izena emateko aukera, Lagun Onak MBren webgunean. Martxoaren 8an, igerileku aurrean elkartu eta 08:00etan hasiko dute hogei kilometroko ibilbidea. Ondoren, hala nahi dutenek, bazkaria egingo dute; entrenamendu saiorako izen emate orrian zehaztu beharko dute bazkaltzen geldituko diren ala ez.