Inauteriak 2025

Kantujirakoek eta musika bandak girotu dute Ostegun Gizen arratsaldea

Andoni Elduaien

Kantujirako eta Udal Musika Bandako kideak mozorrotuta atera ziren kalera, giroa alaitzera. Giro ederra sortu zen festen atarian.

Ostegun Gizena zela nabaritu zen atzo Azpeitian. Izan ere, urtero legez, kantujirako eta Udal Musika Bandako kideak mozorrotuta atera ziren kalera, giroa alaitzera. 19:00 aldean ekin zioten kantujirako kideek karnabaletako kantak abesteari, eta aldi berean, Udal Musika Bandako musikariak kalez kale ibili ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide