Emakumeak eta LGTBI+ kolektiboko kide diren herritarrak indarkeria matxistaz informatzeko puntua Plaza Txikian jarriko dute igandean eta astelehenean. Indarkeria matxistarik gabeko gune horretan herritarrek indarkeria matxistaren bueltan dituzten bizipenak, iritziak eta interesak jasoko dituzte. Gainera, indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskainiko dituzte han.
Jai Karnabalean 12:30etik 15:30era eta 20:00etatik 00:00etara izango da gunea Plaza Txikian. Astelehen Karnabalean, berriz, 12:00etatik 15:00etara eta 22:00etatik 03:00etara.